2017(e)ko azaroaren 28(a), asteartea

MARRAZKI BIZIDUNAK

Taldekideak: Egoitz eta Aimar T
Azpigaia: Jorge oihanekoa
Doinua: Mexikarra

Oihaneko erregea
lagunen artean
eta Jorge beti dago
borroka batean
berak min asko hartzeu
zuhaitzan jotzean
Jorge oso tontoa da
beti oihanean

Taldekideak: Aaron, Irati M eta Unai
Azpigaia: Sin Chan
Doinua: Maritxu nora zoaz


     Sin Chan alaia da ta
     gaiztoa ere bada,
     neskei botatzen die
     kriston begirada
     beti mugitzen dago
     tximuen antzera
     oso bihurria ta
barregarria da
Taldekideak: Alice eta Eneko
Azpigaia: Autobus magikoa
Doinua: Markosek egin neban


Beti daude ikaslek
itxuraz aldatzen
edozer gauzetara
dabiltza bihurtzen
autobusean daude
edozer txikitzen
beti bukatzen dute
nahi dutena lortzen

Taldekideak: Iker B eta Maren
Azpigaia: Doraemon
Doinua: Furra-furra fandangua

Gauero telebistan
gurekin lehena
ume txikientzako
barregarriena
tresna magikok ditu
berak dauka dena
marrazki bizidunen
katurik onena

Taldekideak: Hodei eta Irati De M
Azpigaia: Shaun ardia
Doinua: Errota zahar maitea


Etxean nagoenean
daude Shaun ardiak
ez dut saiorik galtzen
beti parregarriak
Shaun ikusten dutenak
hain zoragarriak
beste marrazki batzuk
dira itsusiak

Taldekideak: Iñaki eta Noa
Azpigaia: Lazkao txiki
Doinua: Isil-isilik


Beti dago plazetan
kanta eta kanta
ligatzen ere abila
dantzan ere baita
ez zaio umorerik
berari inoiz falta
Lazkao txiki dugu
bihurri galanta

Taldekideak: Ander eta Xabat
Azpigaia: Hartz txiki
Doinua: Maritxu nora zoaz


Gaur goizean jolastu
naiz ni Pattalekin
gero masustak bildu
ditut Zapirekin
erreka gurutzatu
dut Emilirekin
ni oso ondo nago
nire lagunekin

Taldekideak: Alaia eta Oier
Azpigaia: Hiru hirukiak
Doinua: Astoa ikusi nuen


Ni beti nago etxean
telebista ikusten
etb-n beti daude
hirukiak botatzen
hortxe egoten nintzen
ni beti jarraitzen
eta azkenerako

aspertu iten nintzen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina